nor garen

UPV/EHUko Ixa eta Aholab ikerketa-taldeak sortu zirenetik 1988an eta 1998an, hurrenez hurren Hizkuntzaren Teknologien arloko traktore nagusiak izan dira Euskal Herrian.

Bi taldeak lankidetzan ari dira 2002az geroztik. Urte hauetan, ikerketa estrategikoen Etortek partzuergoaren sorrera bultzatu zuten, Elhuyar Fundazioarekin eta Vicomtech - IK4T eta Tecnalia (artean Robotiker) zentro teknologikoekin batera. Ordutik, partzuergoak etengabeko lankidetzari eutsi dio Eusko Jaurlaritzaren proiektu estrategikoetan eta tokiko zein estatuko deialdietan. Ixa taldearen lanak idatzizko edukien tratamendua du helburu; Aholabenak, ostera, ahozko edukiena. Hainbat aplikaziotan bi eduki mota horiek erabili behar direnez, Ixa eta Aholab taldeek besoz beso eta modu osagarrian lan egin dute proiektu askotan, punta-puntako prototipo eta aplikazioak lortzeko.

Networking