Adimen Artifiziala eta Hizkuntza Teknologien (AA&HT) HiTZ Katedra arlo garrantzitsu honen sustapena, dibulgazioa, prestakuntza, transferentzia eta ikerketa indartzeko tresna da. Katedraren helburu nagusia AA&HTk gizartean eta, bereziki, ekoizpen-sarean duen eragin positiboa areagotzea da, arreta berezia jarriz gaitasun digitalen garapena sustatzeari, eta baita ere talentu globala sustatzeari eta erakartzeari. Era berean, AAra bideratutako prestakuntza-eskaintza handiagoa sustatu nahi dugu, AA&HT arloko ikerketa eta ezagutza-transferentzia jarduerak indartzearekin batera. Gainera, dibulgazio-jarduerak eta lankidetza publiko-pribatua indartu nahi ditugu, UPV/EHU teknologiaren abangoardian kokatzen lagunduz.
Katedra EHU/UPV hainbat ikerkuntza talde osatua dute, horien artean HiTZ ikerkuntza zentroa (https://www.hitz.eus/eu), Avature (https://avature.com) enpresarekin batera. Horretaz gain, hainbat enpresek kolaboratzen dute bertan.
Diru-laguntzaileak:
Katedraren oinarrizko lan-ildoak hauek dira:
Katedrari atxikitzen zaizkion enpresentzako abantailak:
Lankidetzan diharduten enpresak:
Katedra tresna paregabea da AA&HT arloko sustapena, dibulgazioa, prestakuntza, transferentzia eta ikerketa indartzeko. Horretarako, AA&HT arloko formakuntza eskaintzen du, eta unibertsitateko gradu eta master amaierako lanak sustatu. Horretaz gain, katedrak espezializazio-ikastaroak eskaintzen ditu, ikertzaile eta, oro har AA&HT arloko ezagutzak eguneratu edo sakondu nahi dituzten guztientzat zuzenduak daudenak. Ikastaro horietan puri-purian dauden gaiak lantzen dira, hala nola ikasketa sakona (deep learning), hizkuntza-eredu sortzaileak (LLM), eta LLMak erabiliz aplikazioen garapena. Gure ikasketa-metodologiak oinarrizko kontzeptuetatik metodologia aurreratuenetara gidatzen du ikaslea, ikasketa-prozesu progresiboa eta aplikatua bermatuz. Ikastaro bakoitza independentea da; beraz, banaka har daitezke edo norberaren beharren eta trebetasunen arabera konbinatu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen