Inagurazio ekitaldia
Donostia, 2025eko irailaren 19a.- Adimen Artifizial (AA) eta
Hizkuntza Teknologiako HiTZ Katedraren inaugurazio ofiziala ospatu
da gaur goizean Donostiako Miramar Jauregian. Katedra hori Euskal
Herriko Unibertsitateko (EHU) lau ikerketa-taldek, HiTZ Ikerketa
Zentroa, ALDAPA, ISG eta RSAIT, Avature enpresak eta Orai NLP,
Ikerlan, Euskaltel/MasOrange, Multiverse edo Tecnalia bezalako
erakunde laguntzaileek osatzen dute.
HiTZ Katedra, AAn eta Hizkuntzaren Teknologian espezializatutako
Espainiako lehena, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako
Ministerioak bultzatutako ENIA Katedra programaren parte da, Adimen
Artifizialaren Estrategia Nazionalaren (ENIA) esparruan. Programa
horrek Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzaren
600.000 euroko laguntza ematen dio ekimenari, Berreskurapen,
Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren Europako funtsekin
finantzatuta. Bere helburua euskal unibertsitate publikoak esparru
horretan duen lidergoa sendotzea eta Euskadi AA sortzailearen
abangoardia teknologikoan kokatzea da.
Adimen Artifizialaren Estrategia Nazionalean (ENIA) kokatutako AA
eta Hizkuntzaren Teknologiaren lehen katedra da Espainian,
Eraldaketa Digitaleko Ministerioaren ‘España Digital 2026’ agendaren
zati gisa. Helburua da euskal unibertsitate publikoak PRENTSA OHARRA
esparru horretan duen lidergoa sendotzea eta Euskadi AA
sortzailearen abangoardia teknologikoan kokatzea.
Katedraren inaugurazioan Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak,
María González Veracruz Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko
Estatu idazkariak, Juan Ignacio Pérez Iglesias Eusko Jaurlaritzako
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak, Aitor Soroa
katedrako zuzendariak eta, ongietorria ematen, Eider Mendoza
Gipuzkoako diputatu nagusiak parte hartu dute.
María Gonzalez Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu
idazkariak “ENIA katedrek gure gizartearen etorkizunean duen
garrantzia” azpimarratu du. Lurraldean zehar banatutako hogei
proiektuetatik, Estatuak 17,4 milioi euroko inbertsioa egiten du
guztira talentu espezializatua sortzeko, eta, horietatik,
AA&HTko HiTZ Katedra bereziki balioetsi du, "Euskadi, beste
behin ere, funtsezko erreferentzia baita adimen artifizialaren
iraultzan". Ildo horretan, lan horren garrantzia azpimarratu du,
“aniztasunetik AA gizakien mailan, gure zerbitzura eta elkar
ulertzeko gaitasunarekin eraikitzen dela bermatzeko”.
Bestalde, Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak, azpimarratu du:
“Euskal unibertsitate publikoak hizkuntzaren teknologian duen lidergoa
are gehiago sendotzen lagunduko du Adimen Artifizial eta Hizkuntza
Teknologiako HiTZ Katedrak; horren lekuko ere, dagoeneko elkarlanera
gehitu diren enpresa kolaboratzaile eta babesleak. Eta eskertzekoa da
proiektu honetan parte hartzeko, eta sustatzeko hartutako erabakia.
Gure unibertsitatea aitzindaria da teknologia horretan, eta hori ere
nabarmentzekoa da gurea bezalako hizkuntza gutxiagotu baten sortu
delako, euskaraz eta euskaratik eragiteko lehiakortasunez
teknologiaren esparruan. Horren adibide da Latxa adimen artifizialeko
hizkuntza eredu irekia eta arrakastatsua. Aurrerantzean ere, AA&HT
HiTZ Katedraren bidez, are aukera gehiago zabaltzen dira Adimen
Artifizial Sortzailean eta Hizkuntza Teknologietan eskaintzen diren
etengabeko prestakuntzari esker. Nire esker ona adierazi nahi diet,
EHUko errektore gisa, AA&HTHiTZ katedra sortzeko ekimena hartu
duten kideei eta berau babesteko eta sustatzeko konpromisoa hartu
duten eragile eta erakundeei”.
Ekitaldian, halaber,
Luis Gasco, Avature-ko hizkuntza naturalaren prozesamenduan ingeniari
ikertzailea, eta Mikel Artetxe, fronter ereduen hizkuntza ereduen
startuparen sortzaileetako bat, IXA taldeko kidea eta Hitz Zentroko
kolaboratzailea, hizkuntza naturalaren prozesamenduan eta ikaskuntza
automatikoan erreferentea.
Gainera, “Adimen
artifiziala eta hizkuntzaren teknologiak enpresan” gaiari buruzko
mahai-ingurua egin da, HiTZ zentroko Gorka Azkunek moderatuta. Aitzol
Astigarraga (Orai NLP), Josu Bilbao (Ikerlan), Iraia Ibarzabal
(Multiverse Computing), Joseba Laka (Tecnalia) eta Alberto Pozo
(Masorange) bezalako adituak parte hartu dute bertan.
Katedraren alderdi
bereizgarria, AAko beste batzuekiko, hizkuntzaren teknologien ikuspegi
berezia da, giza hizkuntza, testua zein ahotsa, ulertzen duten ereduak
eraikitzea ahalbidetzen baitute. Eredu horien adibide dira: ChatGPT,
Gemini edo HiTZ Zentroak garatutako Latxa eredua.
Gaur egun, hizkuntzari
dagokionez, AAren erronkek honako hauek barne hartzen dituzte:
konpainia handien mendekotasun teknologikoa, zenbatzeko beharra (AAren
eredu horien entrenamenduak ahalmen konputazional handia eskatzen
baitu), prestatutako profesionalen eskasia, eta hizkuntza txikiak eta
kultura desberdinak baztertzeko arriskua, nagusiki ingelesa bezalako
hizkuntzetan zentratuta baitaude.
Testuinguru horretan,
katedraren zuzendari Aitor Soroak, EHUko Informatika Fakultateko
irakasle erantsiak eta IXA ikerketa-taldeko kideak, azpimarratu
duenez: “Katedrak ikertzaileen, industriaren eta ikasleen arteko
lankidetza topagunea izan nahi du, teknologia horien ikerketa eta
berrikuntza, ikaskuntza eta dibulgazio arduratsua bultzatzeko. Arlo
bakoitzeko eragile lehiakorrenen lankidetzak bakarrik ahalbidetuko du
teknologia horretan lehiatzea, Europak une honetan baztertuta
geratzeko arriskua baitu. Eta hori da katedrako erakundeekin bilatu
duguna”, azpimarratu du.
“Eskaintza honekin
etorkizuneko profesionalak AAren oinarrietan eta aplikazioetan
prestatu nahi ditugu, bai eta egungo profesionalek arlo horretako
azken joeretan eta aurrerapenetan dituzten ezagutzak eguneratu ere”,
adierazi du Soroak. Ikastaro horiek EHUko Informatika fakultatean
ematen den prestakuntza arautua indartzen dute, bai AA gradua
(Espainian ezartzen lehena), bai Sistema Adimendunen eta Hizkuntzaren
Prozesamenduaren bi masterrak, doktorego-programen ondoren.
Adimen Artifizial eta
Hizkuntzaren Teknologiako HiTZ katedraren zuzendariak, Aitor Soroak,
azpimarratu duenez, “adimen artifizialak erronka esanguratsuak ditu
tokiko industriarentzat, atzean gera baitaiteke eta korporazio
teknologiko handientzako transmisio-kanal soil bihur liteke,
ekoizpen-katean balio erantsirik eskaini gabe”. Aitor Soroaren ustez,
HiTZ katedra bultzada garrantzitsua izan daiteke tokiko
industriarentzat, “profesionalentzako kalitatezko prestakuntza
eskainiz, euskal enpresen AAren garapenaren eta aplikazioaren
abangoardian egotea lortzeko, ekoizpen eta berrikuntza teknologikoaren
kateari modu aktiboan lagunduz”.
Baina, batez ere,
Aitor Soroak azaldu duenez, “katedrak espazio bat eraiki nahi du, alde
batetik, bikaintasuneko ikerketa industriaren premien arabera
bideratzeko, eta, bestetik, ikertzaileei azken aurrerapenak eta horiei
buruzko ezagutza eskaintzeko, profesional, produktu eta zerbitzuen
hurrengo belaunaldia inspiratzeko”.
“Espazio hori
ezinbestekoa da datozen aldaketa zirraragarriei aurre egiteko, eta
mugako ikerketa barne hartzen duen espazio batek bakarrik ahalbidetuko
du eremu horretan lehiatu ahal izango den euskal ekosistema bat
sortzea”, gaineratu du HITZ katedraren zuzendariak.
Katedraren
ikerketa-taldeek nazioarteko ikertzaile eta ikasle ugari erakarri
dituzte dagoeneko, eta horietako askok ikertzen jarraitzen dute edo
enpresa munduan sartzen dira. “Katedraren helburuetako bat talentua
erakartzeko eta enpresak transferitzeko prozesu hori indartzea da,
hain zuzen ere”, ondorioztatu du Aitor Soroak.