ikerkuntza proiektuak


LINGUATEC: mugakide diren hizkuntzen arteko lankidetza eta ezagutza-transferentzia hizkuntza-teknologian.

(2018 - 2020)

LINGUATEC proiektuaren helburu nagusia, aragoiera, euskara eta okzitaniera hizkuntzen arteko lankidetza da, alegia, hizkuntz horietarako baliabide linguistiko, tresna eta soluzio berriak garatu eta probatzea. Besteak beste hauek izango bide dira proiektuaren emaitzak: (1) Aragoieraren digitalizazioaren bide-orria, (2) Okzitanierarako lexikoi elebakar eta elebidunak, baita analizatzaile morfosintakiko eta sintaktikoa ere, (3) Ipar Euskal Herriko euskararako ahots-ezagutza sistema bat, eta (4) hainbat tresna linguistiko eta soluzio berritzaile aragoiera, euskara eta okzitanierarako. Helburu horiek lortuta aukera berriak sortu nahi ditugu herrialde mugakide horien arteko lankidetzak, ezagutzaren transferentzia eta hizkuntza-soluzioak garatzeko. Hizkuntza-aplikazio berri horien erabilera zabalduko dugu, hizkuntzarekin diharduten profesionalentzat onuragarri izango diren soluzioak eskainiz, eduki eleanitzei sarbide emanez eta mugaz haraindiko hizkuntza teknologiaren inguruko kluster bat garatuz.

Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) laguntzaz finantzatutako proiektua.
Webgunea:
Erakundea:  Europako Batzordea
Ikerlari nagusia: Kepa Sarasola
Partaideak
Elhuyar Fundazioa, Lo congrés permanent de la lenga occitana, ehu, CNRS, Euskaltzaindia, Sociedad de promoción y gestión del turismo aragones, S.L.U., Itziar Aldabe, Iñaki Alegria, Nora Aranberri, Maxux Aranzabe, Olatz Arregi, Arantza Díaz de Ilarraza, Izaskun Etxeberria, Gorka Labaka, Kepa Sarasola, Ruben Urizar


Atzera

HiTZ Ikerkuntza talde hauek osatzen dute :