Ahotsaren Sintesia eta Ezagutza

Taldeak konpromezu handia dauka  hizketaren prozesaketarako teknologiekin eta bere aplikazioekin, honako arlo zehatzetan ahaleginekin :

  • Testu-ahots bihurketa: taldeak bere testu-ahots bihurketa sistema eleanitza du, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz. Gure euskarazko AhoTTS sistema (aholab.ehu.es/TTS) Euskal Herian osorik garatu den bakarra da eta doakoa da. ahots sintetiko emozionala sortzeko gai da ere.
  • Ahots-sintesia: ikerketa ahalegin handia egiten da ahots sintetikoak sortzeko  algoritmo eta teknologietan, AhoTTSen barneratzeko eta sortutakoa ebaluatzeko. Azken 15 urteetan zehar ahots-sormenaren teknologia berri guztiak garatu eta ebaluatu dira.
  • Musika eta kantua: esparru honetan ahots sintetikoak dituen aplikazioak aztertu ditugu, kantuaren sintesia eta musika irakasteko seinale-prozesatze tresnak garatuz.
  • Prosodia modelatzea: prosodia-modeloak eta prosodia sortzeko teknikak garatu dira, euskararako espezifikoak. Arreta berezia jarri da prosodia-analisian eta konbertsio-tekniketan, ahots emozionalera aplikatuta.
  • Hizketa-ezagutza: Taldeak hizketa-ezagutza sistemak garatzeko eta probatzeko hainbat datu-base publiko garatu ditu, guztiak ELRAren bidez eskuragai. Hiztegi murriztuko berba isolatu eta konektatuen ezagutza-sistema ere garatu da, eta ahots jarraierako ezagutzaile bat garatzen ari da.
  • Hizlarien identifikazioa eta diarizazioa: iraganean parte hartu dugu hizlari-errekonozimenduarekin lotutako hainbat proiektu nazionaletan. Gaur egun ikerketa arlo oso aktiboa da, bi proiektu nazional abian daudela, eta nazioarteko hainbat lankidetzekin (ikusi 2010 argitalpenak). Hizkuntzaren emozioen ezagutzaren ikerketa oso eremu aktiboa eta produktiboa izan da azken 4 urteotan.
  • Entzute automatikoa: esperientzia handia daukagu audio eta ahots seinaletatik informazioa ateratzen, ibilgailuen barruan zarata detektatzea garrantzitsuena delarik.
Ikertzaile nagusia: 

ikusi gehiago