ikerkuntza proiektuak


QUALES: Gainbegiratze moldagarri bidezko ikasketa automatikoa itzulpenaren kalitatearen estimaziorako

(2017 - 2018)

QUALES proiektua itzulpen automatikoaren kalitatearen iragarpenean (Quality Estimation) kokatzen da. Bere xede nagusia hurrengo helburu zientifiko-teknologikoetan banatzen da:

1. Kalitatearen iragarpenerako tresna eta metodoen ikerketa eta garapena ikasketa automatiko gainbegiratua erabilita.

2. Kalitatearen iragarpenerako tresna eta metodoen ikerketa eta garapena ikasketa automatiko ez-gainbegiratua erabilita.

3. Iragarpen gainbegiratuaren entrenamendurako datu-multzoak eta ezaugarriak sortzea eta prestatzea.

4. Arlo zehatzetara egokitutako kalitatearen iragarpenerako sistema zehatzak sortzea.

Halaber, irismenari eta eraginari dagokionez, hurrengo helburuak ditu

1. Kasu pilotu bat definitzea proiektuaren emaitzak aplikatzeko, zeinek garatu beharreko tekniken irizpideak eta erabili beharreko baliabide linguistikoak zehaztuko dituen.

2. Prototipoen baliozkotzea artearen egoerari erlazionatuta bereziki iragarpenen kalitatearen moldagarritasunari eta doitasunari dagokionez.

3. Proiektuko emaitzen zabalkunde akademikoa kongresu internazionaletan.

4. Emaitzen transferentzia industriara eta ustiapen komertzialerako aukeren analisia.

Webgunea: http://quales.eus/hasiera.html
Erakundea:  Eusko Jaurlaritza
Ikerlari nagusia: Thierry Etchegoyhen, Kepa Sarasola
Partaideak
Eneko Agirre, Itziar Aldabe, Iñaki Alegria, Nora Aranberri, Kepa Bengoetxea, Ainara Estarrona, Uxoa Iñurrieta, Gorka Labaka, Mikel Lersundi, Arantxa Otegi, Olatz Perez de Viñaspre, Kepa Sarasola, Ruben Urizar


Atzera

HiTZ Ikerkuntza talde hauek osatzen dute :