ikerkuntza proiektuak

Protágoras: Desarrollo de algoritmos de procesamiento de lenguaje natural para el desarrollo de un motor cognitivo.


Protágoras: Motor kognitibo bat garatzeko hizkuntza prozesamenduko algoritmoak

(2017 - 2018)

Indra-BPO unitateak hainbat enpresari haien dokumentazioaren alde administratiboaren kudeaketa egiten die, eta hau horrela, eskuz erauzitako informazioa duten milaka dokumentu ditu bere baitan. Informazioa dokumentuetatik eskuz erauzteak lan handia da eta gainera, oso garestia. Kontratu honen bitartez garatu den sistemaren helburua, eskuz egiten den lan hori osorik edo zati batean, automatizatzea da.

Erabilpen-kasu zehatza honakoa izan da: notario-dokumentuetatik, hipotekekin zerikusia duten ohar soiletatik, hain zuzen ere, hainbat eremuri dagokion informazioa automatikoki erauztea. Adibidez, eraikin baten eroslea zein izan den, saltzailea, notarioaren izena, eraikin mota etab. Gaur egun dokumentuak irakurri egiten ditu Indra-ko langilegoak, eremu hauek eskuz identifikatzen ditu eta Indra-BPOk informazioa biltegiratzeko prestatua duen aplikazio batean sartzen ditu eremuen balioak.

Kontratuan garatu den sistemak emaitza onak lortu ditu eta aplikazio errealetan erabil daitekeela uste dugu. Eremu kritikoetarako %80eko estaldura eta doitasuna lortu ditu eta hauen erauzketan %75eko f-neurria. Izenak eta datak dituzten eremuen erauzketan sistemak %90ko doitasuna lortzen du.
Webgunea:
Erakundea:  Indra Sistemas S.A.
Ikerlari nagusia: Maite Oronoz
Partaideak
Eneko Agirre, Arantza Díaz de Ilarraza, Maite Oronoz, German Rigau , Aitor Soroa


Atzera

HiTZ Ikerkuntza talde hauek osatzen dute :