ikerkuntza proiektuak


Euskarazko konbinazio lexikoak aztertuko dira ikasleen corpus akademiko batean testu akademikoen idazketan laguntzeko tresna bat (HARTA) garatzeari begira.

(2020 - 2023)

Euskal Herriko Unibertsitate publikoko ikasleen erdiak baino gehiagok euskara aukeratzen dute ikaskuntza-irakaskuntzarako hizkuntza behikular modura, eta komunikazio akademikoaren bereizgarriak diren testu-generoak ulertzeko eta ekoizteko erronkari aurre egin behar diote. Horretarako, testu-genero horietan modu errekurrentean erabiltzen diren konbinazio lexiko akademikoen (KLA) erabileran trebatu behar dira: kolokazioak, diskurtso-markatzaileak eta beste diskurtso-formula batzuk. Azken aldian testuinguru akademikoetan nagusi diren ingelesa bezalako hizkuntzetarako idazkuntzan laguntzeko tresna ugari garatu izanak agerian uzten ditu ikasleei KLAk menderatzeak dakarzkien zailtasunak, baita haien prestakuntzan erabiltzen diren testuetan maiz erabiliak direnean ere. Gure abiapuntuko hipotesia da euskarazko KLAk ikastea are zailagoa dela euskararen egoera soziolinguistikoarekin zerikusia duten hainbat arrazoirengatik: a) KLA ugari oraindik ez daude finkatuta eta aldakortasun maila handiagoa erakusten dute ondo ezarritako hizkuntzetan baino. b) Ikuspegi sintaktiko edo semantikotik erabat egokiak ez diren zenbai hitz-konbinazio errekurrente bihurtzen dira eta, horrela, testuetan duten presentzia nabariki areagotzen da. Nolanahi ere, nahitaezkoa da egiaztatzea balizko zailtasun horiek corpusetan. Horretarako, ikasleen euskarazko corpus bat bildu, eta ikasleen espainolezko HARTA corpusarekin alderatuko da. Helburua da espainiera-euskara konbinazio elebidunak erauzteko aukerak probatzea semantika distribuzionaleko teknikak corpus konparagarrietan aplikatuz. Horrela, adituen espainoleko corpusetik abiatuta HARTA tresnan KLAei diskurtso-funtzioak esleitzeko lana aprobetxatu ahal izango da. Azpiproiektu honen helburu orokorra da lan akademikoak euskaraz idazten dituzten ikasleek egiten duten KLEen erabilera aztertzea eta espainola erabiltzen duten ikasleenarekin alderatzea. Helburu aplikatua da euskarazko eta gaztelaniazko lexikoa eta corpusa integratzen dituen idazketa akademikoari laguntzeko tresna bat diseinatzea. Tresna horrek ikasleei lagunduko lieke idazketa akademikorako trebetasunak garatzen eta, gainera, ekarpen bat egingo lioke euskararen erregistro akademikoen garapenari.



Webgunea:
Erakundea:  Ministerio de Ciencia Innovación y Universidades
Ikerlari nagusia: Miren Igone Zabala Unzalu
Partaideak:  Maxux Aranzabe, Nerea Ezeiza, Josu Goikoetxea, Uxoa Iñurrieta, Igone Zabala
Antton Gurrutxaga (Elhuyar), Maxux Aranzabe, Nerea Ezeiza, Josu Goikoetxea, Uxoa Iñurrieta, Igone Zabala


Atzera

HiTZ Ikerkuntza talde hauek osatzen dute :