ikerkuntza proiektuak

COVID-19 gaixotasunari buruzko funtsezko galderen zaintza automatizatua zientzia-argitalpenetan
(2020 - 2021)
COVID-19 gaixotasunak eragindako osasun-larrialdia dela eta, ikertzaile asko beraien esfortzua gaixotasunaren (arrisku-faktoreak, diagnostikoa, transmisioa, inkubazioa, sintomatologia, serologia, eritasunak, tratamendua, txertoa, etab.) eta birusen (genetika, jatorria, bilakaera eta, oro har, eragiten duen gaixotasunaren tratamendua bizkortzen duen edozein faktore) azterketara bideratzen ari dira. Larrialdi-egoera honetan argitaratzen diren artikulu zientifikoen bolumenak eta abiadurak informazio-gainkarga eragiten diete osasun-adituei.
Egoera honen aurrean, beharrezkoa da informazio-sistemak garatzea, gero eta ugariagoak diren artikulu zientifikoan dagoen COVID-19 eta SARS-CoV-2 birusaren inguruko ezagutzaren atzigarritasunean laguntzeko osasun-adituei.
Proiektu honek adimen artifizialeko tresnak erabiltzea proposatzen du, osasun-adituek COVID-19 eta SARS-CoV-2 birusaren inguruko informazio-gainkarga hori maneiatu ahal dezaten. Proiektuak prototipo bat sortuko du COVID-19 eta SARS-CoV-2 birusari buruzko funtsezko galdera zientifikoen zerrenda monitorizatu ahal izateko, eta argitalpen zientifikoetan aurkitutako erantzunak modu antolatuan erakusteko erabiltzaileari. Horretarako, sistemak galdera baterako adierazgarriak diren argitalpenak automatikoki bilatuko ditu eta, ikaskuntza sakoneko neurona-tekniken bidez, argitalpen bakoitzeko testurik garrantzitsuena erauziko du. Ondoren, galdera horien erantzunak antolatuko ditu, adituek informazioa bere testuinguruan azkar eskuratu ahal izan dezaten, eta, hartara, ezagutza berriak errazago eskura ditzaten.
Webgunea: http://nlp.uned.es/vigicovid-project/
Erakundea: Banco Santander - CRUE
Ikerlari nagusia: Anselmo Peñas
Partaideak:
Anselmo Peñas, Álvaro Rodrigo, Xabier Saralegi, Iñaki San Vicente, Eneko Agirre, Jon Ander Campos, Arantxa Otegi, Aitor Soroa


