ikerkuntza proiektuak
Hizkuntza-teknologiak sustatzeko proiektu transbertsalak1>
Administrazioan hizkuntza-teknologiak sustatzeko proiektu transbertsalak abian jartzeko proposamena
(2019 - 2019)
Administrazio Publikoan zein sektore pribatuan lehentasunezkoa da berrikuntza, hau da, teknologia gaurkotuak aplikatzeko proiektuak bultzatzea. Planteamendu estrategikoetatik abiatuta, proiektu zehatzak behar dituzte enpresa pribatuek nahiz administrazio publikoak. Izan ere, proiektu egingarrien bitartez egiaztatu ahal izango da zer onura dakartzaten aurrerakuntza teknologikoek edozein arlotan.
Bide horretan, berritzeko nahia eta proiektu egokiak definitzeko argitasuna dira ezinbesteko baldintzak, aurrerakuntza emankorraren oinarria izango direnak. Proiektuen egokitasuna da hor gakoa, eta horretarako badira bete beharreko zenbait ezaugarri.
Esan dezakegu hizkuntza-teknologien arloko teknikek eta aplikazioek halako heldutasuna lortu dutela, eta gaur egun erakusten duten errendimenduak aukera oparoak eskaintzen dituela. Esan dezakegu, horrenbestez, proiektu egokiak definitzeko tenore egokian gaudela, eta proiektu horiek hainbat sektore estrategikotan koka daitezkeela, nola administrazio publikoaren esparru zabalean hala industria pribatuaren askotariko adarretan
Berrikuntza-planei begira, itsasargi-proiektuak interesgarriak izan daitezke, horizontalak eta transbertsalak izan baitaitezke (hizkuntza-azpiegitura orokorrak, interes linguistikodun sektore publikoko informazioaren berrerabilera, herri-administrazioen hizkuntza prozesatzeko eta itzulpen automatikoko plataformak), eta, balio-kate osoa barne hartzen duten produktu eta zerbitzu bukatuak sortuz, hainbat sektoretan eragin baitezakete.
Erakundea: Eusko Jaurlaritza
Ikerlari nagusia: Olatz Arregi
Partaideak:
Xabier Arregi, Olatz Arregi, Kepa Sarasola


