ikerkuntza proiektuak


TADEEP: Itzulpengintza automatiko sakona

(2016 - 2018)

Kalitatezko Itzulpen Automatikoa (IA) jarraitzen zuen erronka izaten 2015ean. Enpresa erabiltzaileek eta erabiltzaile partikularrek ezagun zituzten IAren abantailak eta bazekiten zeintzuk ziren erabileraren mugak. Enpresek produktibitatea handitu nahi zuten, IAko erremintak eta postedizio-inguruneak konbinatuz. Partikularrek intentsiboki zerabiltzen IAa nahiz eta hark eskaintzen zuen kalitatea beti ez izan lortu nahi zutena. IXA taldeak TACARDI eta QTLeap proiektuetako emaitzetan oinarrituta artearen egoera hobetuko zuten tekniketan ikertzea proposatzen zuen bi alderditan:
(1) Analisi sakonean eta ikasketa sakonean oinarritutako IA. "word embedding" eta "deep-learning" bidez.
(2). Domeinu espezifikoetan egokitutako IA. Domeinu baterako egindako egokitze on bat kalitate-hobekuntzarako berme onenetako bat da: QTLeap proiektuko informatikako domeinu teknikoetan komertzialki interesgarriak diren hobekuntzak lor zitezkeen, baita TACARDI proiektuko sare sozialetan ere, edo gaurkotasun handiko domeinu medikoan edo kontsumokoan.

Bukateran, proiektuaren emaitzak aplikatu ziren https://www.modela.eus itzultzaile automatikoan hasieran, eta hori gero https://itzultzailea.eus eta https://lingua.eus/ itzultzaileetan ere izan. Proiektuaren emaitzak EGOKI moduan ebaluatu zuen Ministerioak 2020ko ekainean. TADEEP proiektu hau bukatzean taldeak DOMINO proiektua (http://ixa2.si.ehu.es/domino) lortu zuen Ministerioan, Santiagoko Unibertsitateko Pablo Gamallo ikerlariaren lankidetzarekin.

Webgunea: http://ixa2.si.ehu.es/tadeep/
Erakundea:  MINECO -FEDER
Ikerlari nagusia: Kepa Sarasola
Partaideak
Lluis Marquez (Qatar Computing Research Institute), Iñaki Alegria, Nora Aranberri, Mikel Artetxe, Izaskun Etxeberria, Antton Gurrutxaga, Uxoa Iñurrieta, Gorka Labaka, Mikel Lersundi, Igor Leturia, Aingeru Mayor, Maite Oronoz, Kepa Sarasola, Ruben Urizar


Atzera

HiTZ Ikerkuntza talde hauek osatzen dute :