masterrak eta doktorego-programak

2002az geroztik, Ixa eta Aholab taldeak prestakuntza eta ikerketa sustatzen ari dira Hizkuntzaren Teknologien arloan, eta 140 profesional baino gehiago trebatu dituzte master eta doktoregoko programen bitartez. 50 doktoretza baino gehiago irakurri dira (horietatik 20 azken 5 urteetan) eta 24 tesi egiten ari dira egun. Une honetan, taldeak honako hauek sustatzen ditu:

1. Language and Communication technologies Erasmus Mundus masterra

Erasmus Mundus-eko Hizkuntzen eta Komunikazioaren Teknologien Europako Masterreko Programak (LCT) industriaren eta ikerkuntzaren eskaerei erantzun nahi die, azkar hazten ari den arlo honetan. Hezkuntza- eta prestakuntza-aukerak eskaintzen dizkie datozen belaunaldietako ikerkuntza- eta berrikuntza-liderrei. Ezagutza sakona ematen die ikasleei hizkuntzaren eta komunikazioaren teknologietako metodoekin lotura duten hainbat diziplinatan, eta metodo zientifikoen arabera lan egiteko trebetasuna lantzen ere laguntzen die. Gainera, ikasleek praktikara bideratutako ezagutzak eskuratzen dituzte, Hizkuntzaren Teknologiako, Hizkuntzalaritza Konputazionaleko eta Konputazio Zientzietako moduluak egoki konbinatuz.

2. Hizkuntzaren Azterketa eta prozesamendua / Language Analysis and Processing (HAP/LAP) master lokala, euskaraz eta ingelesez eskaintzen dena

Euskal Herriko Unibertsitatean bi hizkuntza horietan ematen den master bakarra da.

Programaren helburu nagusia da ikasleei irakastea zer-nolako aplikazioak garatzen diren hizkuntzaren industrian, hala nola, hizkuntzaren azterketarako eta hizkuntzaren prozesamendurako teknika eta aplikazio informatikoak. Industrian garatuko aplikazioen artean, honako hauek nabarmendu daitezke:

  • Testuen edizioa eta kudeaketa (gramatika- eta ortografia-zuzentzaileak, hiztegi-laguntzak)
  • Testu-bolumen handietako informazioaren erauzketa eta berreskurapena
  • Itzulpen automatikoa
  • Hizkuntza naturaleko interfazeak
  • Hizketaren prozesamendua

3. Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua doktoretza-programa, zeinetan 20 lagunek lortu baitute doktoretza azken 5 urteetan.