HiTZ: Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroa
HiTZ
Hizkuntza Teknologietan erreferentziazko zentroa da. Bere helburua da hizkuntza eta ahotsa ardatz dituen Adimen Artifizialean ikerketa, prestakuntza, transferentzia teknologikoa eta berrikuntza sustatzea. Informatikan, hizkuntzalaritzan eta ingeniaritzan prestakuntza duten pertsonez osatutako diziplina anitzeko taldea gara.
HiTZ Euskal Herriko Unibertsitateako (EHU) Ixa eta Aholab ikerketa-taldeek osatzen dute. Sortu zirenetik, 1988an eta 1995ean, hurrenez hurren, Ixa eta Aholab izan dira Hizkuntza Teknologien bultzatzaile nagusiak Euskal Herrian.
HiTZek harreman estuak ditu Adimen Artifiziala eta Hizkuntza Teknologiako Katedrarekin (SEDIAk babestua ENIAren baitan), eta Informatika alorreko bi Ikerketa Sari Nazional ditu. Gainera, zentroan Jakiundeko (Zientzia, Arte eta Letren Euskal Akademia) eskubide osoko kide bat, Association for Computational Linguistics-eko Europako hamabost fellow-etako bat, eta Adimen Artifizialeko Europako tesi onenaren irabazlea (EurAI 2020) daude.
Hauek dira aplikazio alor garrantzitsuenak:


